Iaz jasandako guztia burutik kentzeko aukera bihar izango du, zorteak musu-huts ez badu uzten, orain arte gertatu den bezala.
Iaz lesioen kalbarioa gainditu ostean, berrindartuta ekin zion denboraldiari, nahiz eta hasieratik onartu zaila izango zuela jokatzea.Baina hilabete eta erdi pasatu eta antzinako mamuak agertu dira. Deialditik kanpo harrapatu zuen, hasteko, Amorebietaren txartel gorriak, denboraldiko estreinako minutuak jokatzeko aukera Aitor Ociori utziz. Handik astebetera, asteko lan-saioek Valentziaren aurkako hamaikakoan kokatzen zutenean, belauneko arazoek galarazi zioten aukera.
Baina Ustaritzek hain zori txarrari aurre egiteko lagun ona topatu du, egutegia, hain zuzen ere. Joan den asteburuko atsedenaldiak arazo fisikoak gainditzeko epea luzatu du, eta abadiñotarra , berriro ere, "pole"-an dago, Fernando Amorebieta lesionatuaren hutsunea betetzeko.

-Iñaki eta Adrian-
No hay comentarios:
Publicar un comentario