jueves, 28 de octubre de 2010

Merituzko berdinketa

Gaueko 21:00etan hasi zen partida izugarrizko giroarekin eta 3.500 ikusle inguru armailetan.

Partida goiz jarri zen maldan gora Potugaleterentzako , Getafek zazpigarren minutuan Sardineroren eskutik aurretik jartzea lortu baitzuen.

Talde horibeltzak  21.minutuan izan zuen lehenengo gol aukera  Alberto Perezek botatako  jaurtiketa libre bati esker. Baina gol aukera garbiena berriz Albertok izan zuen atsedenaldira joan baino lehen . Jokalari Portugalujoa atezaina driblatu eta gola sartzera zihoala Getafeko atzelari batek  atzetik etorri eta aukera ezerrean utsi zuen.

Bigarren zatian Portugaletek aukerak sortzen hasi zen eta hortik 52.minutuan korner batean Gaizka Bergarak berdinketa lortu zuen.  Ezkerraldeko taldeak oso bigarren zati ona egin zuen eta Getafe, lehenen mailako taldea,  azken hamar minutuak bere zelaitik ez irtetzea lortu zuen.
Azkenean berdinketa eta  kanporaketa historiko hau hamabost egun barru Madrilen erabakiko da.




-Adrian eta Iñaki-

No hay comentarios:

Publicar un comentario