lunes, 25 de octubre de 2010

Izar bakarra kantxan

Eibarko Astelenera bildu ziren pilotazaleak 3 lau t´erdiko partidetaz gozatzeko aukera izan zuten; lehenengo partidan Urrutikoetxea eta Zubieta, bigarrenean Barriola eta Saralegi eta hirugarrenean Cabrerizo eta Cecilioren artekoa.

Urrutikoetxea 2. mailako lau t´erdiko txapelduna dena hasiera bikaina eman dio aurtengo txapelketari, gainera lehenengo mailan. Mutiko honek askotan aitortu dio prentsari gehien gustatzen zaion espezialitatea lau eta erdikoarena dela, eta zalantzarik ez du uzten frontoian. Hasieratik hasi zen partidaren erritmoa zuzentzen, bera zen pilota bizi-bizi zebilena eta Zubietak ezin zuen horren aurka ezer egin, 0-5 galtzen hasi zen Etxarriko atzelaria eta ordurako oso urduri zebilen. Dirua Urrutikoetxeran alde zegoen hasieratik eta ez zen partidan zehar aldatu, ezta Zubieta 3 tantora hurbildu zenean 9-12 tantoan. Hortik aurrera Zaratamo-ko aurrelariak sakea berreskuratu eta partida irabaztera atera zen, 9 tanto lortu zituen sakearekin partida osoan zehar, tanto gehiegi sartu zizkion Zubieta bezalako atzelari bati. Azkenean emaitza 12-22 Urrutikoetxearen alde, sentzazio honak eman zituen Zaratamoko aurrelariak eta final zortzirenetan Diazen aurka arituko da, Asier Olaizola eliminatu zuen pilotaria.






-Iñaki eta Adrian-

No hay comentarios:

Publicar un comentario