Gure lehen publikazioa Athleticek atzelariekin daukan arazoaren ingurukoa da. Taldeak aste osoan zehar lehenengo taldeko atzelaririk gabe lan egin behar izan du. Aurtenetxek, eskuineko sorbaldan arazoak izan ditu, Aitor Ociok aldiz, bi hanketako aduktoreak minduta dauzka, eta Amorebietak eskumako izterreko erdiko aduktorearen haustura du eta bi edo hiru aste behar izango ditu sendatzeko.Ustaritz, eskuin belauneko alboko kanpoko lotailuan zartadura dauka eta oraindik bakarreko lana egiten du entrenamenduetan.
.
Hau gutxi balitz Mikel San Jose-ren ausentzia gehitu zaie zuri gorriei, Espainiako sub21 taldearekin entrenatzen hasi delako aste honetan jokatuko dituzten bi partiduetarako.
Asteburu honetan ez da lehen mailako jaurnaldirik izango, Espainiak jokatzen baitu bihar (urriak 8) eta asteartean (urriak 12). Jokalari zurigorriek beste aste oso bat izango dute sendatzeko eta inolako arazorik gabe hurrengo astean, igandean, San Mamesen Zaragozaren kontran jokatuko duten partidan egon ahal izango dira
-Iñaki eta Adrian-
No hay comentarios:
Publicar un comentario