sábado, 9 de octubre de 2010

Telebistak pilota partiduetan eragin ahal izango du

Uda hasi baino lehen Bainet TV-ak bere programazioa Antena 3-en kanal berri batera pasa behar zuela adierazi zuen komunikazio medioetan, eta hala izan da, horregatik Arguiñano eta Fronton programak ikusteko Antena 3-en Nitro kanalera salto egin behar izan dugu Tele 5-etik. Argi dago enpresariek diruaren atzetik dabiltzala eta Antena 3-en eskaintza erakargarria izan denez ez diete ezetzik esan.

Dena ondo ibili da kanal berri honetan baina jada hasi dira telebistaren eta pilota enpresen interes talkak. Antza denez Nitro kanalak emango ditu pilota partiduak larunbatero Fronton saioarekin, eta telebista batek inoiz izandako lehentasuna izango du, partiduetan eragiteko gai izango da. Nola? Galdetuko duzue; Antena 3-eko enpresariei ez zaie nahikoa iruditzen publizidadea sartzeko duten aukerak (normalean aukera hauek pilotariek atsedena eskatzen dutenenan izaten dira), eta horregatik telebistak nahi duenean, pilotariak eseri behar izango dira telebista kateak iragarkiak jarri ahal izateko.

Pilotariak haserre dabiltza beraiek izan baitira berri honi buruz jakin izan duten azkenak. Espero dezagun espektakuluak aurrera segitzea eta pilotariak kontu hauetara ahalik eta lasterren ohitzea, beraiek baitira enpresen ordezkariak eta enpresak dira Antena 3-ri baietza eman diotenak.

-Iñaki eta Adrian-

No hay comentarios:

Publicar un comentario