domingo, 17 de octubre de 2010

Donostiako Udalak eta Realak Anoeta berritzeko akordua sinatu dute

Anoeta estadioari, 1993.urtean eraikitakoa denari, atletismo pistak kentzea eta hura indartze dute xede  Donostiako Udalak eta Realak eta horretarako hitzarmena sinatu dute Odon Elorza alkateak eta Jokin Aperribai klubeko presidenteak.

Aurreikuspenen arabera, 15.000 metro koadro gehiago izango lituzke estadio berrituak, lau dorretan banaturik. Hala, lehiaketa publikoko irabazleak erabakiko luke negoziorako eta geratuko liratekeen dorreak noren erabilerarako utzi. Lehiaketa hori 2011 bukaeran edo 2012 hasieran egingo luke Udalak, Elorzak esan duenez. Harmaila berriak estaltzeko teilatuari eustea litzateke lau dorre horien funtzioa. Gaur egun 32.000 lagun sartzen dira eta hitzarmen honekin 41.000 ikusle izango lituzke estadioak. 


2018ko Munduko Txapelketa Espainiako Estatuak eta Portugalek antolatuz gero, Anoeta egoitzetako bat izateko hautagai litzateke. Abenduaren 12an jakinaraziko du FIFAk zeinek antolatuko duen mundiala eta Aperribaren ustez egun hori oso inportatea izango da Anoetaren berritze lanarentzat.


Horrela geldituko litzake.
































-Iñaki eta Adrian-

No hay comentarios:

Publicar un comentario