domingo, 10 de octubre de 2010

Deporreko pilotarien garaipen berri bat

Atzo Eibarko Astelena frontoian partida bizia eta alaia ikusteko aukera izan genuen, bizia erritmoz eta alaia aurrelarien tiki-takaren ondorioz. Eibarko pilotariek (Gaizka Unamunzaga atzelari eta Jon Zubizarreta aurrelari) segituan aurrea hartu zieten Oiartzuneko bikoteari Zubizarretaren erremate bikainen ondorioz, 3 tanto lortu baitzituen segidan ezker gantxoz. Partidak aurrera zihoan eta Deporreko pilotariek ez zuten pilotarik oparitzen, tantua egin behar zitzaien, Gaizkak atzean ez zuen pilotarik galtzen eta gehienetan ezker hormatik ibiltzen zuen pilota.


Lan erdietara ailegatu zirenean Oiartzuneko bikotea oso atzean zebilen, 8 tantuko diferentzia izatera ailegatu ziren Eibartarrak, baina Oiartzuneko aurrelariaren ezker zehar on baten ondorioz sakea galdu eta sufritzen hasi behar izan zuten Gaizka eta Jon. 16-14 hurbildu zitzaizkien baina hortik aurrera tantuak gehiago zaildu zituzten Eibartarrak, piloteoan nagusi ziren, Eibarko atzeleariak bere betiko martxan zebilen, pilotarik ez zuen oparitzen eta hortik etortzen zitzaizkion Zubizarretari erremate aukerak. 21. tantura ailegatu ziren Eibartarrak, txalo-artean sakatzera zihoan Zubizarretak, punpa laugarren koadroan egin eta ezker paretara itsatsi zuen pilota zortzian, handik Oiartzuneko atzelariak nekez kendu zezakeen pilotarik beraz Jonek aurrera egin zuen eta bigarren koadroatik bere azken gantxoa egin zuen, partidari amaiera emango zion bere azken erremate bikaina.




-Iñaki eta Adrian-

No hay comentarios:

Publicar un comentario