Gaur, urriak 27 azteazkena, Portugalete futbol taldeak egun garrantsitzu eta historikoa bizi izango du. Bere lehen taldeko jokalariak, gaur gaueko 21:00an “La Florida” zelaian jokatuko baitute Getaferen kontra, Errege kopako final hamaseirenak.
Ezkerraldeko taldeak bere zelaian lehenen mailako talde baten kontran jokatuko duten historiako lehenengo aldia da. Jabi Luaces gidatutako taldeak, duela 2 bi urte Balentziaren kontrako partidan bizitako momentuak berriz sentitzeko aukera izango dute.Partida honetarako Portugaleteko agintariak astean zehar zenbait berriztapenak egin behar izan dituzte “ La Florida”zelaian . Bertan argi artifiziala eta beste tribuna bat jarri behar izan dute. Saldutako sarreren arabera 4.000 ikusle inguru izango dira eta jarraitzaile guztiak, talde horibeltzak emaitza on bat ateratzeko egin behar duten guztia egiteko asmoekin joango dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario