jueves, 28 de octubre de 2010

Merituzko berdinketa

Gaueko 21:00etan hasi zen partida izugarrizko giroarekin eta 3.500 ikusle inguru armailetan.

Partida goiz jarri zen maldan gora Potugaleterentzako , Getafek zazpigarren minutuan Sardineroren eskutik aurretik jartzea lortu baitzuen.

Talde horibeltzak  21.minutuan izan zuen lehenengo gol aukera  Alberto Perezek botatako  jaurtiketa libre bati esker. Baina gol aukera garbiena berriz Albertok izan zuen atsedenaldira joan baino lehen . Jokalari Portugalujoa atezaina driblatu eta gola sartzera zihoala Getafeko atzelari batek  atzetik etorri eta aukera ezerrean utsi zuen.

Bigarren zatian Portugaletek aukerak sortzen hasi zen eta hortik 52.minutuan korner batean Gaizka Bergarak berdinketa lortu zuen.  Ezkerraldeko taldeak oso bigarren zati ona egin zuen eta Getafe, lehenen mailako taldea,  azken hamar minutuak bere zelaitik ez irtetzea lortu zuen.
Azkenean berdinketa eta  kanporaketa historiko hau hamabost egun barru Madrilen erabakiko da.




-Adrian eta Iñaki-

miércoles, 27 de octubre de 2010

Portugaleterentzako egun historikoa

Gaur, urriak  27 azteazkena, Portugalete futbol  taldeak  egun garrantsitzu eta  historikoa bizi izango du. Bere lehen taldeko  jokalariak, gaur gaueko 21:00an “La Florida” zelaian  jokatuko baitute Getaferen kontra,  Errege kopako final hamaseirenak.
Ezkerraldeko taldeak  bere zelaian lehenen mailako talde baten kontran jokatuko duten  historiako lehenengo aldia da. Jabi Luaces gidatutako taldeak, duela 2 bi urte Balentziaren kontrako partidan bizitako momentuak berriz sentitzeko aukera izango dute.
Partida honetarako Portugaleteko agintariak astean zehar zenbait  berriztapenak egin behar izan dituzte  “ La Florida”zelaian . Bertan argi artifiziala eta beste tribuna bat jarri behar izan dute.  Saldutako sarreren arabera 4.000 ikusle inguru izango dira eta jarraitzaile guztiak, talde horibeltzak emaitza on bat ateratzeko egin behar duten guztia egiteko asmoekin joango dira.

- Adrian eta Iñaki-

lunes, 25 de octubre de 2010

Disfrutatzeko garaipena

Osasunak 3-0 irabazi zuen, atso arratsaldean, "Reyno de Navarra" estadioan Malagaren kontran jokatutako partidan. Nekounam, Masoud eta Aranda izan ziren golegileak.

Lehenengo zatia, Osasunak oso joku ordenatua egin zuen, hegaleko jokalariak Juanfran eta Masoud aukerak sortzen eta betsalde atzelariek Malagaren aurrelarien aukerak sahiesten. Partida goiz jarri zitzaion alde talde gorriari, lehenengo gola 2.minutuan sartu baitzuen Nekouman , Juanfrani eginiko penalti bati esker. Eta bigarrena atsedenaldirako 5 minutu gelditzen zirelarik Masoud sartu zuen.

Atsedenalditik irten eta Osasunak lehen zatiko jokoarekin jarraitu zuen eta 55.minutuan, Carlos Arandak takoiez sarera bidali zuen, Nekounam emandako pase zoragarri bati esker.

Hirugarren gol horren ondoren Iruñako taldeak, Ayza Gamez epaileak partida bukatutzat eman zuenerarte inolako arazorik gabe alde zuen errenta mantentzeari ekin zion.


El centrocampista iraní del Osasuna Masoud Shojaei (i) celebra con sus compañeros Nekounam (d) y Puñal, el gol conseguido ante el Málaga durante el partido, correspondiente a la octava jornada de Liga de Primera División, que ambos equipos han disputado esta tarde en el el Estadio Reyno de Navarra.



-Adrian eta Iñaki-

Izar bakarra kantxan

Eibarko Astelenera bildu ziren pilotazaleak 3 lau t´erdiko partidetaz gozatzeko aukera izan zuten; lehenengo partidan Urrutikoetxea eta Zubieta, bigarrenean Barriola eta Saralegi eta hirugarrenean Cabrerizo eta Cecilioren artekoa.

Urrutikoetxea 2. mailako lau t´erdiko txapelduna dena hasiera bikaina eman dio aurtengo txapelketari, gainera lehenengo mailan. Mutiko honek askotan aitortu dio prentsari gehien gustatzen zaion espezialitatea lau eta erdikoarena dela, eta zalantzarik ez du uzten frontoian. Hasieratik hasi zen partidaren erritmoa zuzentzen, bera zen pilota bizi-bizi zebilena eta Zubietak ezin zuen horren aurka ezer egin, 0-5 galtzen hasi zen Etxarriko atzelaria eta ordurako oso urduri zebilen. Dirua Urrutikoetxeran alde zegoen hasieratik eta ez zen partidan zehar aldatu, ezta Zubieta 3 tantora hurbildu zenean 9-12 tantoan. Hortik aurrera Zaratamo-ko aurrelariak sakea berreskuratu eta partida irabaztera atera zen, 9 tanto lortu zituen sakearekin partida osoan zehar, tanto gehiegi sartu zizkion Zubieta bezalako atzelari bati. Azkenean emaitza 12-22 Urrutikoetxearen alde, sentzazio honak eman zituen Zaratamoko aurrelariak eta final zortzirenetan Diazen aurka arituko da, Asier Olaizola eliminatu zuen pilotaria.






-Iñaki eta Adrian-

jueves, 21 de octubre de 2010

Ibai Gomezen amets gaiztoa

Athletic-eko zaleek ikaratuta irten ziren San Mamesetik pasaden igandean. 
Joaquin Caparrosek lehen taldearekin estreinaldia egiteko aukera eman zion partidako 66.minutuan Ibai Gomez harrobiko jokalari gazteari. Baina jokalari bilbotarra, ezkerreko hankarekin egindako mugimendu txar baten erruz, bi minutu iraun zuen zelaian. Jokalaria berak, ezkerreko hankaren belaunburua aterata zeukala ikustean, berehala zelaian etzanda gelditu zen.


Egin dizkioten proben arabera, medikuek ebakuntza egitea erabaki dute Santutxuko jokalari gazteari, bihar egingo diote Gazteizeko "La Esperantxa" erietxean eta Mikel Sanchez traumatologoaren ikuspuntutik errekuperazioa hiru hilabeteko iraupena izango du.

ANIMO IBAI!!


-Adrian eta Iñaki-

domingo, 17 de octubre de 2010

Donostiako Udalak eta Realak Anoeta berritzeko akordua sinatu dute

Anoeta estadioari, 1993.urtean eraikitakoa denari, atletismo pistak kentzea eta hura indartze dute xede  Donostiako Udalak eta Realak eta horretarako hitzarmena sinatu dute Odon Elorza alkateak eta Jokin Aperribai klubeko presidenteak.

Aurreikuspenen arabera, 15.000 metro koadro gehiago izango lituzke estadio berrituak, lau dorretan banaturik. Hala, lehiaketa publikoko irabazleak erabakiko luke negoziorako eta geratuko liratekeen dorreak noren erabilerarako utzi. Lehiaketa hori 2011 bukaeran edo 2012 hasieran egingo luke Udalak, Elorzak esan duenez. Harmaila berriak estaltzeko teilatuari eustea litzateke lau dorre horien funtzioa. Gaur egun 32.000 lagun sartzen dira eta hitzarmen honekin 41.000 ikusle izango lituzke estadioak. 


2018ko Munduko Txapelketa Espainiako Estatuak eta Portugalek antolatuz gero, Anoeta egoitzetako bat izateko hautagai litzateke. Abenduaren 12an jakinaraziko du FIFAk zeinek antolatuko duen mundiala eta Aperribaren ustez egun hori oso inportatea izango da Anoetaren berritze lanarentzat.


Horrela geldituko litzake.
































-Iñaki eta Adrian-

Frontoi tristea, partida kaxkarra

Bigarren mailako lau eta erdikoari hasiera eman zaio gaur Eibarko Astelena frontoian Gorka eta Merino II-aren arteko leiarekin. Frontoia triste zegoen, publiko gutxi bildu da frontoian baina zeudenak gogotsu animatzen zituzten bi pelotariak, Ezcaray-tar afizionatuak eta Villar de la Torrekoak ageri ziren goiko harmailetan, Gorka eta Merinoren lagunak. Orain dela hilabete bat debuta egin zuen Gorka Logroñoko Adarraga pilotalekuan, patxadaz jokatu zuen, behar zuenean arriskatuz, baina gaur beste Gorka bat ikusi dugu, urduri hasi da, bere lekua topatu ezinik, Merino IIak aldiz bazekien nola jokatu behar zuen, luze jokatzen hasi da, ezkerkada dotoreak joz eta Ezcaraytarra dominatuz. Gorka guztiz deseroso zebilen, Merinoren bizkarra baino ez zuen ikusten piloteoan, eta aurrera egiten zuen bakoitzen huts egiten zuen.


Hiru berdinketa segidan izan dira partidan zehar (1-1, 2-2 eta 3-3) baina hirugarren tantotik aurrera David Merinoren nagusitasuna gero eta nabariagoa zen, Gorkak sakea eskuratzen zuen bakoitzen ezin izan du 3 tanto jarraian egin, eta horrela oso zaila da partida irabaztea atzetik zoiazenean. Partida kaxkarra izan da bien aldetik, piloteo klasikorik ez dugu ikusi, jokoa hirugarren koadroan egiten zuten eta hortik etorri dira huts gehienak, Villar de la Torreko atzelariak 3 pilota on bota ditu txapa-behera eta Gorkak ez du gantxo onik egin partida osoan zehar. Azkenean emaitza 22 -10 Merino IIaren alde izan da, partidak 40 minutu iraun du baina ez du jendearen pilota gosea asetu.

Frontoi tristeetan partida onik ez esan ohi dute zaletuek eta hala izan da.

-Iñaki eta Adrian-