
Atso gauean heldu zen eguna. Hiru urte igarota Euskal Selekzioa berriz jokatzen zuen, aurtengo arerioa Venezuela zen. Bilbon egun osoan giro handia egon ostean, partida ailegatu eta bertan ikusi zen Euskal Herriko jendeak OFIZIALTASUNA lortzeko egin beharreko guztia egiteko gai direla. 40.000 ikusle egon ziren San Mamesen, ez ziren sarrerarik gelditu eta harmailak bete egin ziren. Partida hasi baino lehen Joseba Etxeberriak ohorezko sakea egin zuen.
Partidako lehen zatia nahiko kaskarra izan zen eta hortik, Venezuelako konbinatua irabazten joan zen atsedenaldira, Vizkarrondok 30 minutuan jaurtiketa libre bat errematatu ondoren.
Bigarren zatian bestalde, Euskal Selekzioa talde guztia aldatu eta horrek partidaren emaitza aldatu egin zuen. Gurpegik norgehiagoka berdindu zuen 54.minutuan area kanpotik jaurti eta Venezuelako atzelari batean eman ondoren baloia sarera. Bigarren gola 70 minutuan korner batean iritsi zen, Labakak bigarren zutonean balioa hankarekin saretara bidali zuen. San Mames bero zegoen,eta eztanda egin zuen.Inoiz baino ozenago abestu zuten zaleek eta Euskal Selekzioaren nagusitasuna ageriagoa izan zen eta Iker Muniain bakarkako jokaldi batean 85.minutuan hirugarrena sartu egin zuen. Azken minutuetan aldarria are ozenago entzun zen, festa gogoa zegoen harmailetan,eta ezin izan zuten kontrolatu, jokalariek, zaleen besarkada artean, arazoak izan zituzten aldagelan sartzeko.
- Adrian eta Iñaki -
No hay comentarios:
Publicar un comentario