lunes, 13 de diciembre de 2010

Lau eta erdikoaren 2. txapela Irujorentzat


Pasaden urtean, frontoi berdinean galtzen ikusi genuen Irujo Gonzalezen aurka, berak askotan esan dio medioei lau eta erdikoa ez dela bere distantzia gogokoena, besoa asko moztu behar dela eta tantoak egiteko zailtasunak handitzen direla. 2011ko finala irabazi du Irujok Barriolaren aurka, 22-17ko markagailuarekin, "faboritoak irabazi du" askok pentsatuko duzuen moduan, "diruak arrazoi izan du berriz ere"; hala izan da, baina final ona ikusi ahal izan dugu.

Adituek zioten finalean sakeak izango zuela garrantzia handiena, Atano III.a frontoi bizia baita, eta Barriolak sekulako abiadura ematen diolako sakeari, (116km/h-ko abiaduran sakatu zuen finalean) baina ez zen guztiz horrela izan. Txapa urdin atera zen, Barriolaren kolorea, sakeari esker 0-7 aurreratu zen markagailuan sakez lau tantu lortuz, zortzigarrena lortzeko aukera ere izan zuen Leitzar atzelariak, baina Irujok sekulako defentsa erakutsi zuen Abelen pilotakada guztietara ailegatuz eta bilduz. 
Sakea Abelen eskuetatik alde egin zuen orduan, Irujok segituan bere pilotaren bat hartu zuen sake errematean saiatzeko edo airearekin jokoa nahasteko. 10-7 aurreratu zen orduan Iberoarra, berak ere 4 tanto egin zituen sakearen bitartez tanto-ilara honetan, ez ziren sake oso onak izan baina Abel ahul zebilen sake-errestoan. 13-8 aurreratu zen geroxeago Irujo, ezker gantxoarekin etekinak lortzen hasi zen, pilota ongi gurutzatuz eta erritmo erogarri partidoari jarriz, ahal zuen bakoitzean piloteoa airez mozten baitzuen. Abel esnatu zen orduan eta 15-14 gerturatu zitzaion, tanto politak egin zituen leitzarrak, ezker zeharrak, txokoan zehar pilota astindu Irujo zabalera bidali eta gero... Baina bere lehenengo huts egite garrantzitsua egin zuen, lau eta erditiko marraz atzetik pilota bat bidali zuen. 19-14 aurreratu zen orduan Irujo, txapelaren jabea zirudien ordurako Iberoarra, hala ere,Barriolak sakea berreskuratu zuen baina motzegi atera zuen, bigarren huts larria. 

Partidaren bitxikeria
10-8ko kintzean Barriola txokotik atera zuen, arraroa izan zen Barriola horrela sakatzen ikustea, inoiz ez baitu egiten, beti zabaletik ateratzen du, eta oso ongi gainera, beraz ez zuen zertan aldatu beharrik, ez zuen Irujo beldurtu.






Adrian eta Iñaki

No hay comentarios:

Publicar un comentario