
Partidako lehen zatia nahiko irekita izan zen, Bilboko taldeak aukera batzuk izan zituen baina suerte handirik gabe eta minutuak aurrera zihoazela Bartzelonako taldeak baloiaren jabetzarekin egin eta 33.minutuan Verduk, Athleticeko bi atzelarien artean, emandako pasea Osvaldok argentinarra aprobetxatu zuen lehen gola sartzeko. Athleticek atsedenaldirarte inolako arazorik sortu gabe baloi luzek jaurtitzen jarraitu zuen.
Bigarren zatian, Joaquin Caparrosek Orbaiz eta David Lopez sartu zituen zelaian.Bi jokalari hauek freskotasun handia eman zioten taldeari eta talde zurigorria bigarren zatian Espanyoli baloia kendu eta aukerak garbiak sortu zituen. 73.minutuan Llorentek burukada batez berdinketa lortu zuen eta 5 minutu geroago David Lopezek jaurtiketa libre bat eskuadratik sartu zuen. Gelditzen ziren hamar minutuetan Athleticek defentsan ondo mantendu zen eta Bartzelonako taldeak ez zuen aukera garbirik sortu.
-Adrian eta Iñaki-
No hay comentarios:
Publicar un comentario