sábado, 20 de noviembre de 2010

Atzelariak leku bila


Badator binakako txapelketa eta atzelariak prestatzen hasi dira jada. Pasaden urtean lau onenak Beroiz, Zubieta, Laskurain eta Pascual izan ziren, baina aurten konpetentzia are eta haundiagoa da. Barriola itzuli da bere lesio luzearen ondoren eta pelotari hau bere onean dagoenean onenetarikoa da, eta beraz bere postua lortuko du nola edo hala. Bueltatu denetik askotan ikusi dugu binakako partidetan parte hartzen eta inpresio ona eman du beti, gainera orain lau eta erdiko txapelketan dago murgilduta, bera da atzelari bakarra, eta dagoeneko lehenengo puntua eskuratu du.

Beroiz da atzelari gazteena baina maila ona ematen dabil beraz zaila izango dute aspeko enpresa-buruek aukera egitea. Asegarceren partetik ordea ez dugu uste atzelariak aldatuko dituztenik, ez baitaukate asko aukeran.

-Adrian eta Iñaki-

domingo, 14 de noviembre de 2010

Aimar frontoietan da berriz

Goizuetako aurrelari fina atzo bueltatu zen lanera Labrit frontoian 7 hilabete pasa eta gero, Apraizekin osatu zuen bikotea Pablo Berasaluze eta Belokiren aurka; emaitza 22-21 Pablito eta Belokiren alde baina emaitza ez da guztia. 18-8 galtzen zihoan Aimar, eta 19ra berdindu zituen aurkariak baina ezin pasa. Erakustaldi ona egin zuen Pablok eta Aimar zuen guztia eman zuen baina nahikoa ez zen izan. Ezin diogu gehiago eskatu berragertu den Aimar bati, partidoen errtimoa berriz haru behar du eta baina hasiera ona eman dio bere berragerpenari. Irabaztea beti da garrantzitsua baina binakako txapelketa laster hasiko da eta pixkanaka hartuko du erritmoa Goizuetako azeriak.

Gure blog apal honetatik zorte asko opa diogu Aimarri eta espero dugu binakako txapelketan bi enpresen arteko lehia egotea Asegarcek ez baitu izango ordezkaririk izango aurtengo azken pilota txapelketa garrantzitsuan, lau eta terdikoan alegia.

-Iñaki eta Adrian-

viernes, 12 de noviembre de 2010

Ahaztuezineko kanporaketa

Pozik egon behar dira Portugalete taldeko jokalari, entrenatzaile eta batez ere jarraitzaileak. Ezkerraldeko herri txikiko futbol taldeko jokalariek izugarrizko kanporaketa jokatu dute Getaferen kontran. Lehen mailako talde Madrildarra ezin izan du bi partidetan Portugalete garaitu eta lehen partidan kanpoko zelaian sartutako golari esker sailkatu zen.


Madrilen jokatutako kanporaketaren bigarren partida hasierako emaitzarekin bukatu zen. Talde horibeltzak lan handia egin behar izan zuen eta 11 jokalariek Jabi Luaces entrenatzaileak emandako oharrak zelaian oso ondo aplikatu zituzten,hau da, oso ondo defendatu eta baloia berreskuratzean azkar jokatu. Egindako lan guztiari sailkatzeko beharrezkoa zen gola sartzea falta egin zitzaion.

Bukatzeko esan beharra dago, nahiz eta kanporatuta izan, atso gauean Coliseum Alfonso Perez zelaian jokatutako partida ez zaiela erraz ahaztuko Bizkaiko futbol zale guztiei eta espero dugu hemendik gutxira berriz horrelako egoera bizi izatea,Bizkaiko edozein taldearekin.
























-Adrian eta Iñaki-

jueves, 11 de noviembre de 2010

Kopako final zortzirenetan

Athleticek final zortzirenetarako sailkatu egin zen atso gauean San Mamesen jokatutako bueltako partidan Alcorconi  2-0 irabazi ondoren. Talde zurigorriak lehen partidatik zekarren golaren errenta eta egun osoan izandako eguraldiak armailetan jende gutxi egotea egin zuen.

Partida nahiko kaskar hasi zen inolako aukerarik gabe baina 26. minutuan David Lopezek egindako erdiraketa Gabilondok sarera bidali zuen. Athleticek 2 goleko errentarekin eroso sentitu zen eta lehia handiko partida egitea erabaki zuen, joku horrek ez zitzaion txarto atera eta partida bukatzear zegoela Pablo Orbaiz area barruan baselina bat egin eta bigarrena sartu zuen. Gol honekin norgehiagoka amaitutzat eman zen.

Partida honen ostean Bilboko taldeak hurrengo kanporaketarako zozketan egongo da eta gaurtik aurrera hurrengo larunbatean Almeriaren kontrako partida prestatzera ekin diote.





- Adrian eta Iñaki-

lunes, 8 de noviembre de 2010

Barriola lau onenen artean sartu da berriro

Bi urte behar izan ditu leitzatar atzelariak maila gorenera itzultzeko, baina itzuli egin da eta geratzeko asmoa dauka. Atzo Eibarko Astelenan irabazi zion Julen Retegiri 22-14 bi zati oso ezberdineko partidan. Lehenengo partea gogorra izan zen, Retegi bigarrena oso ondo hasi zen jokatzen Barriola bortzatuz, kantxako bi aldeetara mugituz eta tantoa dotore bukatuz. Abel bere partez ezin zuen askorik egin bere aurkariaren joko-bolada ona eteteko, beraz tantuak eustera joaten zen, eta benetan baliagarria egin zitzaion. Piloteoan luze zebilen biak eta hor Retegi ez zegoen eroso eta arriskatzen hasi zen, larregi arriskatzen. 6-8 gerturatu zen Abel bi tanto bakarrik eginda, beste guztiak Retegiren opariak izan ziren.

Partidoaren gakoa sakeetan egon zen, Leitzatar atzelariak 6 sartu zizkion Retegiri, eta azken honek 2 baino ez eta gainera falta bat egin zuen, sake motzeegia. Piloten polemika albo batera utzi zuen Abelek partida bukatzerakoan ez ziren bere gustukoak izan inondik inora ere baina horretaz hitz egiteko garaia pasa zela esan zuen.

-Iñaki eta Adrian-

domingo, 7 de noviembre de 2010

Titin III.a finalerdietara

Atzo Labriten Asegarce enpresak ordezkaririk gabe gelditu zen 2010eko lau eta erdikoaren txapelketan. Pablok ezin izan zuen bere jokoa erakutsi Titinen aurka, 9-0 galtzen hasi zen oso baldar zebilen kantxan Berriztarra. Guztira 6 sake ez zituen erantzun, eta denok dakigunez Triciotarra ez da sakalari ona, pilota ezker paretan sartzen du baina indar handirik gabe.

Hasierako tantu-koltxoi horri esker Titinek estuasun handirik gabe jokatu zuen, 13-9 hurbildu zitzaion baino inoiz ez zuen aurkaria harrapatu. Aipatzekoa da Titinen sasoia 41 urterekin, harrigarriak izan ziren txokoan harrapatutako Pabloren dejadak, eta ez harrapatu bakarrik, tantoa egin ere. Katua balitz bezala defendatzen du Triciotarra, eta bere gaitasun horrek partidoak irabazten ditu, inoiz ez du pilota bat lagatzen, beti saiatzen da pilota harrapatzen.

Azkeneko emaitza 22-11 Errioxarraren alde, aurtengo finala ere Aspeko pilotarien artekoa izango da bigarren urtez.





-Adrian eta Iñaki-

sábado, 6 de noviembre de 2010

Gustuko pilotarik ez Barriolarentzat


Eibarko Astelena pilotalekuan egindako material hautaketan Abel Barriolak ez zuen bere gustoko pilotarik aurkitu inondik inora ere. Leitzatar atzelaria asko haserretu zen pilotak probatzerako orduan bere "jokorako" ez zirelako baliagarriak. Barriolak ez du aire jokoa bilatzen, luze jokatzen du lau eta erdian, beraz bote handiko pilotak gustatzen zaizkio bere indarra aprobetxatzeko. 

Atano XIIIa material hautatzaileak aldiz dio pilota-lote oso egokia hautatu duela Astelena frontoian jokatzeko. Retegi II.ak bere partetik ez du inongo arazorik izan pilotak hautatzeko orduan, bere gustukoak aukeratu ditu 106.7 eta 106.4 gramokoak, Abelek hautatutakoak baino pisutzuagoak.