Athleticek final zortzirenetarako sailkatu egin zen atso gauean San Mamesen jokatutako bueltako partidan Alcorconi 2-0 irabazi ondoren. Talde zurigorriak lehen partidatik zekarren golaren errenta eta egun osoan izandako eguraldiak armailetan jende gutxi egotea egin zuen.
Partida nahiko kaskar hasi zen inolako aukerarik gabe baina 26. minutuan David Lopezek egindako erdiraketa Gabilondok sarera bidali zuen. Athleticek 2 goleko errentarekin eroso sentitu zen eta lehia handiko partida egitea erabaki zuen, joku horrek ez zitzaion txarto atera eta partida bukatzear zegoela Pablo Orbaiz area barruan baselina bat egin eta bigarrena sartu zuen. Gol honekin norgehiagoka amaitutzat eman zen.
Partida honen ostean Bilboko taldeak hurrengo kanporaketarako zozketan egongo da eta gaurtik aurrera hurrengo larunbatean Almeriaren kontrako partida prestatzera ekin diote.
- Adrian eta Iñaki-
No hay comentarios:
Publicar un comentario