domingo, 12 de diciembre de 2010

Idoate txapeldun 2. mailako lau eta erdikoan


Mikel Idoate izan zen txapelarekin etxera bueltatu zena atzo Labrit frontoitik. 22-7 irabazi zion Txantrear aurrelariak Villar de la Torreko atzelari Errioxarrari. Ezin da esan partido ikusgarria izan zela, baina bere momentu onak izan zituen. Idoate bazekien nola jokatu behar zion Merinori, ez zuen peloteorik nahi, ez zitzaion asko komeni, beraz aukera zuen bakoitzean aurreratu egiten zen gantxo edo ezker boleaz jokua bizitzeko. Merino II.ak, ordea, galduta ibili zen, jokaldi bakar batekin obsesionatu egin zen ezker zeharrak jotzen zituen etengabe zabalera Txantrearraren esku txarraren bila, baina ez zuen tantorik lortzen. Sakeak eramateko orduan ez zen oso fin ibili Merino II.a, lau sartu zizkion Idoatek, eta berak bat bera ere ez. Galdutako tantoen artean ere ezberdintasun handia dago, 3 galdu zituen Idoatek eta 9 Merino II.ak

Hurrengo urtean Idoate izango dugu lehenengo mailako lau eta erdikoan pilotari handienekin leihan, postua irabazi du, txapelketa osoan erakutsi du gai dela partiduak aurrera eramateko, beraz hemendik zorte on opa diogu.


-Adrian eta Iñaki-

1 comentario: