lunes, 13 de diciembre de 2010

Lan handiko garaipena




Athleticek bosgarren partidu jarraian irabazi zuen atso San Mamesen. Zaragoza, Getafe, Almeria eta Osasuna etxean garaitu ondoren atsoko aurkaria Espanyol izan zen eta talde zurigorriak Llorente eta David Lopezen golei esker 2-1 garaitzea lortu zuen.

Partidako lehen zatia nahiko irekita izan zen, Bilboko taldeak aukera batzuk izan zituen baina suerte handirik gabe eta minutuak aurrera zihoazela Bartzelonako taldeak baloiaren jabetzarekin egin eta 33.minutuan Verduk, Athleticeko bi atzelarien artean, emandako pasea Osvaldok argentinarra  aprobetxatu zuen lehen gola sartzeko. Athleticek atsedenaldirarte inolako arazorik sortu gabe baloi luzek jaurtitzen jarraitu zuen.

Bigarren zatian, Joaquin Caparrosek Orbaiz eta David Lopez sartu zituen zelaian.Bi jokalari hauek freskotasun handia eman zioten taldeari eta talde zurigorria bigarren zatian Espanyoli baloia kendu eta aukerak garbiak  sortu zituen. 73.minutuan Llorentek burukada batez berdinketa lortu zuen eta 5 minutu geroago David Lopezek jaurtiketa libre bat eskuadratik sartu zuen. Gelditzen ziren hamar minutuetan Athleticek defentsan ondo mantendu zen eta Bartzelonako taldeak ez zuen aukera garbirik sortu.


-Adrian eta Iñaki-

Lau eta erdikoaren 2. txapela Irujorentzat


Pasaden urtean, frontoi berdinean galtzen ikusi genuen Irujo Gonzalezen aurka, berak askotan esan dio medioei lau eta erdikoa ez dela bere distantzia gogokoena, besoa asko moztu behar dela eta tantoak egiteko zailtasunak handitzen direla. 2011ko finala irabazi du Irujok Barriolaren aurka, 22-17ko markagailuarekin, "faboritoak irabazi du" askok pentsatuko duzuen moduan, "diruak arrazoi izan du berriz ere"; hala izan da, baina final ona ikusi ahal izan dugu.

Adituek zioten finalean sakeak izango zuela garrantzia handiena, Atano III.a frontoi bizia baita, eta Barriolak sekulako abiadura ematen diolako sakeari, (116km/h-ko abiaduran sakatu zuen finalean) baina ez zen guztiz horrela izan. Txapa urdin atera zen, Barriolaren kolorea, sakeari esker 0-7 aurreratu zen markagailuan sakez lau tantu lortuz, zortzigarrena lortzeko aukera ere izan zuen Leitzar atzelariak, baina Irujok sekulako defentsa erakutsi zuen Abelen pilotakada guztietara ailegatuz eta bilduz. 
Sakea Abelen eskuetatik alde egin zuen orduan, Irujok segituan bere pilotaren bat hartu zuen sake errematean saiatzeko edo airearekin jokoa nahasteko. 10-7 aurreratu zen orduan Iberoarra, berak ere 4 tanto egin zituen sakearen bitartez tanto-ilara honetan, ez ziren sake oso onak izan baina Abel ahul zebilen sake-errestoan. 13-8 aurreratu zen geroxeago Irujo, ezker gantxoarekin etekinak lortzen hasi zen, pilota ongi gurutzatuz eta erritmo erogarri partidoari jarriz, ahal zuen bakoitzean piloteoa airez mozten baitzuen. Abel esnatu zen orduan eta 15-14 gerturatu zitzaion, tanto politak egin zituen leitzarrak, ezker zeharrak, txokoan zehar pilota astindu Irujo zabalera bidali eta gero... Baina bere lehenengo huts egite garrantzitsua egin zuen, lau eta erditiko marraz atzetik pilota bat bidali zuen. 19-14 aurreratu zen orduan Irujo, txapelaren jabea zirudien ordurako Iberoarra, hala ere,Barriolak sakea berreskuratu zuen baina motzegi atera zuen, bigarren huts larria. 

Partidaren bitxikeria
10-8ko kintzean Barriola txokotik atera zuen, arraroa izan zen Barriola horrela sakatzen ikustea, inoiz ez baitu egiten, beti zabaletik ateratzen du, eta oso ongi gainera, beraz ez zuen zertan aldatu beharrik, ez zuen Irujo beldurtu.






Adrian eta Iñaki

domingo, 12 de diciembre de 2010

Idoate txapeldun 2. mailako lau eta erdikoan


Mikel Idoate izan zen txapelarekin etxera bueltatu zena atzo Labrit frontoitik. 22-7 irabazi zion Txantrear aurrelariak Villar de la Torreko atzelari Errioxarrari. Ezin da esan partido ikusgarria izan zela, baina bere momentu onak izan zituen. Idoate bazekien nola jokatu behar zion Merinori, ez zuen peloteorik nahi, ez zitzaion asko komeni, beraz aukera zuen bakoitzean aurreratu egiten zen gantxo edo ezker boleaz jokua bizitzeko. Merino II.ak, ordea, galduta ibili zen, jokaldi bakar batekin obsesionatu egin zen ezker zeharrak jotzen zituen etengabe zabalera Txantrearraren esku txarraren bila, baina ez zuen tantorik lortzen. Sakeak eramateko orduan ez zen oso fin ibili Merino II.a, lau sartu zizkion Idoatek, eta berak bat bera ere ez. Galdutako tantoen artean ere ezberdintasun handia dago, 3 galdu zituen Idoatek eta 9 Merino II.ak

Hurrengo urtean Idoate izango dugu lehenengo mailako lau eta erdikoan pilotari handienekin leihan, postua irabazi du, txapelketa osoan erakutsi du gai dela partiduak aurrera eramateko, beraz hemendik zorte on opa diogu.


-Adrian eta Iñaki-

jueves, 9 de diciembre de 2010

Derbia Errealarentzako


Igande gauean 4 urte ondoren berriz Real Sociedad eta Athleticen arteko 
Euskal derbia izan zen Anoetan. Bi taldeko jarraitzaileek berriz partidu hau ikusteko gogoak zeuzkaten eta egun osoan Donostiako hiriburuan giro paregabe izan zen. Partiduan talde gipuzkoarra garaipena lortu zuen 2-0.

Euskal Derbia hasi baino lehen bi taldeko kapitainek zelaira Ikurriña batekin irten ziren eta bestalde Xabier Leteri omenaldi ikusgarria egin zioten. Partiduko lehen minutuetan Athletic izan zen norgehiagoka maneiatzen zuen taldeak eta partida kontrolatuta zeukala 25. minutuan Mikel San Jose ,athleticeko atzelariak, area barruan baloia eskuarekin ukitu eta penaltia egin zuen, Xabi Prietok gola sartu zuen.Aukera garbirik gabe atsedenaldira ailegatu zen.

Bigarren zatian talde zurigorriak partida berdintzeko helburuarekin irten zen baina zelaian 2 minutu zeramatela berriz San Jose bere atean sartu zuen Xabi Prietok eginiko erdiraketa bat. Bigarren gol horrek min handia egin zion Bilboko taldeari eta Errealari lasai eta presarik gabe jokatzeko aukera eman zion eta markagailua ez zen mugitu.

-Adrian eta Iñaki-

lunes, 6 de diciembre de 2010

Dena prest final haundirako


Donostiako Atano IIIak badauka eserleku berriak kantxan eta finalaren zain dago. Naparren arteko finala izango dugu aurtengoa ere, Abel Barriola Leitzatar atzelaria eta Juan Mtz. de Irujo Ibereko aurrelaria. Biek badakite zer den lau eta erdiko txapel bat irabaztea, eta biek nahi dute sentzazio hori berriro izan. Diruak faboritotzat jotzen du Irujo, baina hori ez da berria, buruz buruko txapelduna beti da faborito. Abel bere partetik ez dio garrantzia handirik ematen faboritismoei edo diruak dioenari. Astean zehar El Diario Vasco-k entrebista pilo bat argitaratu ditu pertsonai famatuei eginikoak, Jose Mari Olasagasti, Perurena... etab. Eta denek diote Irujok irabazi behar duela.

Lesiotik oso ondo atera da Abel eta final batean dago, beraz broma gutxi berarekin denetarako gai da eta. Hemendik final irekia ikusten dugu, Irujo faborito izatea ez du garrantzia handirik, ligillan 22-16 irabazi zion Barriolari baina denbora osoan markagailuan atzetik zihoan. Edozer gerta daiteke final batean, horrek jartzen du emozio punttua.

-Adrian eta Iñaki-

Eulatek agur esan dio enpresa handien ligari

Atzo eibarko Astelena pilotalekuan laga zion profesional izateari Peio Martinez de Eulate. Lizarran sortutako atzelari honek binakako txapelketaren bi txapel ditu Irujorekin irabaziak 2006 eta 2007. urteetan. Baina ordutik aurrera ez du bere onena eman eta Aspe enpresak ez dio kontratua berritu. 2007. urtetik aurrera ez da sartu binakako txapelketan, eta buruz-buru bere lana ez da ona izan, horri gaur egungo krisia gehitzen badiozu kontratuaren ez berritzea dugu emaitza gisa.

Euskadi irratian egin zioten entrebista batean deskontentu somatzen zitzaion, zera esatera ausartu zen "profesionaletan ez dago inor, pilota nik baino gehiago maite duenik". Atzo galdu zuen 22-20 maila on bat erakutsi gabe, malkorik ez zuen bota, nahiz eta Diario Vasco-ko kazetariei beste gauza bat esan.

Gure partetik agur Peio eta zorte on.


-Adrian eta Iñaki-

jueves, 2 de diciembre de 2010

Gabonetako partidua Venezuelaren kontra


Venezuelako selekzioa izango da aurtengo gabonetan Euskal selekzioaren aurka jokatuko duen konbinatua. Partida azkenean, asteazkena 29an jokatuko da San Mamesen.


Erdiamerikako taldeak, bi urte ondoren, Euskal selekzioaren kontra jokatuko duen lehenengo selekzioa izango da. Horrela selekzio “vinotintoa”, Euskal Herriko selekzioa 2007an Pueblo Nuevo herrian jokatutako partidurako bidaia itzuliko du.

-Iñaki eta Adrian-