
Hasieratik, Osasuna plantamendu ona erakutsi zuen eta partidako 90 minutuetan Athletic baino hobeto haritu zen. Bilboko taldeak ez zuen partida onik egin eta defentsan izandako arazoak konpontzeko, Gorka Iraizozek bi geldiketa onak egin behar izan zituen. Baina bi taldeek berdinketa ontzat ematen zutenean 93. minutua zela,David Lopezek ezkerraldetik jaurtitutako korner bat Carlos Gurpegik lehen zutonean burukada izugarria egin eta balio handiko garaipena lortzeko balio izan zuen gola sartu zuen. Osasunak bestalde, oso partidu polita egin ostean, poltsikoan zeukan puntua azken minutuan galdu zuen.
-Adrian eta Iñaki-
No hay comentarios:
Publicar un comentario