lunes, 29 de noviembre de 2010

Irujo eta Barriola finalean


Atzo ezagutu genituen falta zen finalista. Irujok Gonzalezi erraz irabazi zion eta finalean da jada, bertan Abel Barriola dauka zain, leitzar atzelari fina. Finala Donostiako Atano III.ean izango da abenduaren 12an, domekan.Bertako kudeatzaileek asteak daramatzate frontoiari azken ukituak ematen, frontoia berriz margotuko dute eta kantxako hainbat aulki kenduko dituzte beste berri batzuk jartzeko.

Bigarren mailako txapelketari dagokionez finala Idoate eta Merino II.aren artean izango da. Cabrerizo kanpoan da atzo Idoateren aurka galdu zuelako, ez zuen bere onena eman eta ezin izan zion Idoateri irabazi. Txantrearra partida guztiak irabazi ditu, baina eskuetatik larri dabil eta finala atzeratzea eskatuko du.

-Iñaki eta Adrian-


No hay comentarios:

Publicar un comentario