jueves, 30 de diciembre de 2010

Euskal jaia garaipenarekin bukatu zuen


Atso gauean heldu zen eguna. Hiru urte igarota Euskal Selekzioa berriz jokatzen zuen, aurtengo arerioa Venezuela zen. Bilbon egun osoan giro handia egon ostean, partida ailegatu eta bertan ikusi zen Euskal Herriko jendeak OFIZIALTASUNA lortzeko egin beharreko guztia egiteko gai direla. 40.000 ikusle egon ziren San Mamesen, ez ziren sarrerarik gelditu eta harmailak bete egin ziren. Partida hasi baino lehen Joseba Etxeberriak ohorezko sakea egin zuen.

Partidako lehen zatia nahiko kaskarra izan zen eta hortik, Venezuelako konbinatua irabazten joan zen atsedenaldira, Vizkarrondok 30 minutuan jaurtiketa libre bat errematatu ondoren.

Bigarren zatian bestalde, Euskal Selekzioa talde guztia aldatu eta horrek partidaren emaitza aldatu egin zuen. Gurpegik norgehiagoka berdindu zuen 54.minutuan area kanpotik jaurti eta Venezuelako atzelari batean eman ondoren baloia sarera. Bigarren gola 70 minutuan korner batean iritsi zen, Labakak  bigarren zutonean balioa hankarekin saretara bidali zuen. San Mames bero zegoen,eta eztanda egin zuen.Inoiz baino ozenago abestu zuten zaleek eta Euskal Selekzioaren nagusitasuna ageriagoa izan zen eta Iker Muniain bakarkako jokaldi batean 85.minutuan hirugarrena sartu egin zuen. Azken minutuetan aldarria are ozenago entzun zen, festa gogoa zegoen harmailetan,eta ezin izan zuten kontrolatu, jokalariek, zaleen besarkada artean, arazoak izan zituzten aldagelan sartzeko.


- Adrian eta Iñaki -

domingo, 19 de diciembre de 2010

Zubietak agur esaten dio binakako txapelketari


Aitor Zubieta, eskuz binakako txapelduna Xalarekin batera agur esan zion atzo Iruñako Labrit frontoian bere bigarren parte hartzeari binakako lehiaketan. BBK mastersaren finalerdia jokatzen ari zen Zubieta Oinatz Bengoetxearen aurka; Leitzatarrak eginiko hormabiko batean Zubieta zabalerantz abiatu zen, pilota frontisera eraman eta altza behar zuenean garrasika hasi zen, frontoi osoak entzun zituen Zubietaren garrasiak. Oscar Lasa, bere botileroa eta Aspeko medikua den Jose Maria Urrutia korrika joan ziren beregana eta bestuariora eraman zuten, bertatik ez zen bueltatu. 


Ebakuntza beharrezkoa izango du, Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak izan zuten lesio berbera baitu, beraz 6 hilabete egongo da jokatu gabe gutxienez.

Beste aldetik Bengoetxea pasa da finalera eta Irujoren kontra arituko da, gaur Irujok Patxi Ruiz menperatu baitu partida oso eskas batean, bien partetik gainera. Denok dakigu Irujo nolakoa den, eta nahiz eta gaixki jokatuz partida aurrera atera dezake.

-Adrian eta Iñaki-

viernes, 17 de diciembre de 2010

Euskal Selekzioaren deialdia aurkeztuta

Jose Angel Iribarrek eta Mikel Etxarrik gaur arratsaldean aurkeztu dute hurrengo 29an San Mamesen Venezuelaren kontran  jokatuko duten Euskal Selekzioaren 22 jokalarien zerrenda. 

Errealeko 7 jokalari deitu dituzte (Mikel Aranburu, Mikel González, Xabi Prieto, Carlos Martínez, Jon Ansotegi, Joseba Llorente e Imanol Agirretxe)

Athletic Clubeko taldetik 9 jokalari (Gorka Iraizoz, Koikili Lertxundi, Mikel San Jose, Javi Martinez, Markel Susaeta, Carlos Gurpegi, Gaizka Toquero, Iker Muniain eta Igor Gabilondo).

Osasunatik, Oier Sanjurgo.

Real  Madriletik, Xabi Alonso.

Zaragozatik, Ander Herrera.

Eta iparraldeko bi jokalari: Monakotik, Stephan Ruffier eta Toulusetik, Pantxi Sirieix.

Aipatzekoa da Fernando Llorentek, Andoni Iraolak eta Aritz Aduriz deialdetik kanpo gelditu direla. Balentziako jokalariari taldeak ez diolako baimenik eman eta Athleticeko bi jokalariak, Caparrosek esan duen arabera, denboraldi gogorra daramatzate eta atsedena behar dute.


-Adrian eta Iñaki-

lunes, 13 de diciembre de 2010

Lan handiko garaipena




Athleticek bosgarren partidu jarraian irabazi zuen atso San Mamesen. Zaragoza, Getafe, Almeria eta Osasuna etxean garaitu ondoren atsoko aurkaria Espanyol izan zen eta talde zurigorriak Llorente eta David Lopezen golei esker 2-1 garaitzea lortu zuen.

Partidako lehen zatia nahiko irekita izan zen, Bilboko taldeak aukera batzuk izan zituen baina suerte handirik gabe eta minutuak aurrera zihoazela Bartzelonako taldeak baloiaren jabetzarekin egin eta 33.minutuan Verduk, Athleticeko bi atzelarien artean, emandako pasea Osvaldok argentinarra  aprobetxatu zuen lehen gola sartzeko. Athleticek atsedenaldirarte inolako arazorik sortu gabe baloi luzek jaurtitzen jarraitu zuen.

Bigarren zatian, Joaquin Caparrosek Orbaiz eta David Lopez sartu zituen zelaian.Bi jokalari hauek freskotasun handia eman zioten taldeari eta talde zurigorria bigarren zatian Espanyoli baloia kendu eta aukerak garbiak  sortu zituen. 73.minutuan Llorentek burukada batez berdinketa lortu zuen eta 5 minutu geroago David Lopezek jaurtiketa libre bat eskuadratik sartu zuen. Gelditzen ziren hamar minutuetan Athleticek defentsan ondo mantendu zen eta Bartzelonako taldeak ez zuen aukera garbirik sortu.


-Adrian eta Iñaki-

Lau eta erdikoaren 2. txapela Irujorentzat


Pasaden urtean, frontoi berdinean galtzen ikusi genuen Irujo Gonzalezen aurka, berak askotan esan dio medioei lau eta erdikoa ez dela bere distantzia gogokoena, besoa asko moztu behar dela eta tantoak egiteko zailtasunak handitzen direla. 2011ko finala irabazi du Irujok Barriolaren aurka, 22-17ko markagailuarekin, "faboritoak irabazi du" askok pentsatuko duzuen moduan, "diruak arrazoi izan du berriz ere"; hala izan da, baina final ona ikusi ahal izan dugu.

Adituek zioten finalean sakeak izango zuela garrantzia handiena, Atano III.a frontoi bizia baita, eta Barriolak sekulako abiadura ematen diolako sakeari, (116km/h-ko abiaduran sakatu zuen finalean) baina ez zen guztiz horrela izan. Txapa urdin atera zen, Barriolaren kolorea, sakeari esker 0-7 aurreratu zen markagailuan sakez lau tantu lortuz, zortzigarrena lortzeko aukera ere izan zuen Leitzar atzelariak, baina Irujok sekulako defentsa erakutsi zuen Abelen pilotakada guztietara ailegatuz eta bilduz. 
Sakea Abelen eskuetatik alde egin zuen orduan, Irujok segituan bere pilotaren bat hartu zuen sake errematean saiatzeko edo airearekin jokoa nahasteko. 10-7 aurreratu zen orduan Iberoarra, berak ere 4 tanto egin zituen sakearen bitartez tanto-ilara honetan, ez ziren sake oso onak izan baina Abel ahul zebilen sake-errestoan. 13-8 aurreratu zen geroxeago Irujo, ezker gantxoarekin etekinak lortzen hasi zen, pilota ongi gurutzatuz eta erritmo erogarri partidoari jarriz, ahal zuen bakoitzean piloteoa airez mozten baitzuen. Abel esnatu zen orduan eta 15-14 gerturatu zitzaion, tanto politak egin zituen leitzarrak, ezker zeharrak, txokoan zehar pilota astindu Irujo zabalera bidali eta gero... Baina bere lehenengo huts egite garrantzitsua egin zuen, lau eta erditiko marraz atzetik pilota bat bidali zuen. 19-14 aurreratu zen orduan Irujo, txapelaren jabea zirudien ordurako Iberoarra, hala ere,Barriolak sakea berreskuratu zuen baina motzegi atera zuen, bigarren huts larria. 

Partidaren bitxikeria
10-8ko kintzean Barriola txokotik atera zuen, arraroa izan zen Barriola horrela sakatzen ikustea, inoiz ez baitu egiten, beti zabaletik ateratzen du, eta oso ongi gainera, beraz ez zuen zertan aldatu beharrik, ez zuen Irujo beldurtu.






Adrian eta Iñaki

domingo, 12 de diciembre de 2010

Idoate txapeldun 2. mailako lau eta erdikoan


Mikel Idoate izan zen txapelarekin etxera bueltatu zena atzo Labrit frontoitik. 22-7 irabazi zion Txantrear aurrelariak Villar de la Torreko atzelari Errioxarrari. Ezin da esan partido ikusgarria izan zela, baina bere momentu onak izan zituen. Idoate bazekien nola jokatu behar zion Merinori, ez zuen peloteorik nahi, ez zitzaion asko komeni, beraz aukera zuen bakoitzean aurreratu egiten zen gantxo edo ezker boleaz jokua bizitzeko. Merino II.ak, ordea, galduta ibili zen, jokaldi bakar batekin obsesionatu egin zen ezker zeharrak jotzen zituen etengabe zabalera Txantrearraren esku txarraren bila, baina ez zuen tantorik lortzen. Sakeak eramateko orduan ez zen oso fin ibili Merino II.a, lau sartu zizkion Idoatek, eta berak bat bera ere ez. Galdutako tantoen artean ere ezberdintasun handia dago, 3 galdu zituen Idoatek eta 9 Merino II.ak

Hurrengo urtean Idoate izango dugu lehenengo mailako lau eta erdikoan pilotari handienekin leihan, postua irabazi du, txapelketa osoan erakutsi du gai dela partiduak aurrera eramateko, beraz hemendik zorte on opa diogu.


-Adrian eta Iñaki-

jueves, 9 de diciembre de 2010

Derbia Errealarentzako


Igande gauean 4 urte ondoren berriz Real Sociedad eta Athleticen arteko 
Euskal derbia izan zen Anoetan. Bi taldeko jarraitzaileek berriz partidu hau ikusteko gogoak zeuzkaten eta egun osoan Donostiako hiriburuan giro paregabe izan zen. Partiduan talde gipuzkoarra garaipena lortu zuen 2-0.

Euskal Derbia hasi baino lehen bi taldeko kapitainek zelaira Ikurriña batekin irten ziren eta bestalde Xabier Leteri omenaldi ikusgarria egin zioten. Partiduko lehen minutuetan Athletic izan zen norgehiagoka maneiatzen zuen taldeak eta partida kontrolatuta zeukala 25. minutuan Mikel San Jose ,athleticeko atzelariak, area barruan baloia eskuarekin ukitu eta penaltia egin zuen, Xabi Prietok gola sartu zuen.Aukera garbirik gabe atsedenaldira ailegatu zen.

Bigarren zatian talde zurigorriak partida berdintzeko helburuarekin irten zen baina zelaian 2 minutu zeramatela berriz San Jose bere atean sartu zuen Xabi Prietok eginiko erdiraketa bat. Bigarren gol horrek min handia egin zion Bilboko taldeari eta Errealari lasai eta presarik gabe jokatzeko aukera eman zion eta markagailua ez zen mugitu.

-Adrian eta Iñaki-